Saltar al contenido principal

asteazkena, 2025(e)ko otsailakren 5

Cambiar el idioma

Ogasuneko Ministerioa

Sede Electrónica Central

Acceso directo al buscador
Acceso al contenido de la página

Pribatutasun-politika

Izaera pertsonaleko datuen babesa

Egoitza Elektroniko Zentral honetako prozedura eta zerbitzu elektronikoetan eskatzen diren datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatzen dira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera. Erregelamendu hori pertsona fisikoen babesari buruzkoa da, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez (Datu Pertsonalak Babesteko Erregelamendu Orokorra).

Datuetan sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, muatzeko eta traatamenduari uko eigteko eskubideak aitortu ahal izango dituzu, bidezkoa denean. Horretarako tratamenduaren buruari zuzenduko zara, edo erregistroen alorreko laguntza bulegoen sarearen bidez (https://administracion.gob.es).

Kontsultatu gaiari eta departamentuko Datu Babeseko Ordezkariaren Harremanetarako datuei buruzko informazio gehiago kontsultatu Ministerioko atariaren datu babesari buruzko kanalean.

Cookie politika

https://sede.hacienda.gob.es/ webguneak atariak cookie-ak erabiltzen ditu (webgunean sartzen den erabiltzailearen ordenagailura zerbitzariak bidaltzen dituen informazio-artxibo txikiak).

  • Berezko cookie-ak:

Cookieak erabiltzen dira webgune honek behar bezala funtziona dezan, eta ez dute datu pertsonalik biltzen edo erabiltzen:

Titularitatea Cookie Teknikoak Helburua
TitularitateaBerezkoak  Cookie TeknikoakConsent HelburuaCookie estatistikoaren baimena ezartzea
  • ​​Cookie estatistikoak

Ministerioaren egoitza elektronikoaren Google Analytics zerbitzua erabiltzen du txosten estatistikoak egiteko bakarrik. Google Analytics zerbitzuak javascript: gtag.js liburutegia erabiltzen du. Liburutegi horrek bi cookie erabiltzen ditu erabiltzaile bakarrak eta erabiltzaile bakar baten saio bakarrak bereizteko. 

Cookie-aren izena Aurretik zehaztutako iraupena Deskribapena
Cookie-aren izena​_ga Aurretik zehaztutako iraupenaAldi baterako Deskribapena​Erabiltzaileak bereizteko erabiltzen da
Cookie-aren izena​_ga_ < container-id > Aurretik zehaztutako iraupenaAldi baterako DeskribapenaSaioaren egoera mantentzeko erabiltzen da

Google Analytics 4 tresnak ez du IP helbiderik ez erregistratzen ez gordetzen. EBko erabiltzaileengandik jasotzen dituen IP helbideak kentzen ditu EBko domeinu eta zerbitzarietan erregistratu aurretik. IP helbideen datuak geolokalizazioaren datuak lortzeko bakarrik erabiltzen dira, eta berehala baztertzen dira. Ez dira erregistratzen, ezin dira horietara sartu eta ez dira beste ezertarako erabiltzen. Instalatzea onartuz gero, cookie hauek 3 hilabetez egongo dira instalatuta.

Nola aldatu cookien konfigurazioa

Egoitzaren edo beste edozein web orriren cookieak murriztu, blokeatu edo ezabatu ditzakezu, zure nabigatzailearen bidez. Nabigatzaile bakoitzaren “Laguntza” funtzioak nola egin adieraziko dizu. ​

Estekak eta hiperestekak

Egoitza Elektroniko honek hirugarrenen webguneetarako estekak izan ditzake, eta haien pribatutasun-politikak ez dira ministerio honetakoak. Webgune horietara sartzean, zure Pribatutasun-politika eta Cookieen politika onartzen dituzun ala ez erabaki dezakezu. Oro har, Interneten nabigatzean, hirugarrenen cookieak onartzeko edo ukatzeko aukera duzu beti, zure nabigatzailearen konfigurazio-aukerak erabiliz.

Egoitza honek ez du bere gain hartzen hirugarrenen gune hauetan agertzen diren eduki, informazio edo zerbitzuen gaineko inolako erantzukizunik. Egoitza honetakoa ez denez, ez da edukien inolako berrikuspenik egiten. Eduki horiek informazio-izaera baino ez dute izango eta ez dute pertsona edo erakunde titularrekin harremanik inplikatzen.

Domeinuaren beraren estekari dagokionez, hiperesteka ezartzeak ez du iradokitzen, inolaz ere, Egoitza honen eta esteka ezartzen den webgunearen jabearen artean harremanik dagoenik. Beraz, ez da adieraziko edo ulertutzat emango Egoitza honek hiperesteka berariaz onartu duenik, edo hiperesteka duen webgunean eskainitako edo emandako zerbitzuak inolaz ere gainbegiratu edo onartu dituenik.

Erabiltzaileak bere erantzukizun pean hartzen ditu hiperestekaren webgunera sartzearen ondorioz gerta litezkeen ondorioak, kalteak edo ekintzak.

Bisiten jarraipena

Egoitza honek bisiten jarraipena modu anonimoan eta agregatuan egin dezaketen hornitzaileak erabiltzen ditu, cookieen antzeko teknologiak erabiliz, gunearen audientzia neurtzera eta datu estatistiko anonimoak sortzera mugatutako helburuarekin. Datu horiek ez dira beste tratamendu-eragiketa batzuekin alderatzen, eta ez zaizkie hirugarrenei jakinarazten.