JACE NV Nafarroako Foru Erkidegoko Hitzarmen Ekonomikoaren Arbitraje Batzordea
Hitzarmen Ekonomikoaren Arbitraje Batzordea Estatuko Zerga Administrazioaren eta Nafarroako Foru Ogasunaren artean edo Foru Ogasunaren eta edozein autonomia-erkidegotako administrazioaren artean zerga-arloan sortzen diren gatazkak eztabaidatu eta ebazteko organoa da:
- Itundutako zergen lotura-puntuen aplikazioa. «Lotura-puntua» izeneko irizpidearen bidez, Hitzarmen Ekonomikoak zehazten du zein araudi aplikatu behar den, komuna edo forala, eta zein administraziori egozten zaion hitzartutako tributu jakin baten errendimendua edo doitze-eskumena.
- Administrazio bakoitzari dagokion proportzioa zehaztea, sozietateen gaineko zerga edo balio erantsiaren gaineko zerga batera ordaintzen den kasuetan. Hitzarmen Ekonomikoak zehazten du enpresak zein kasutan ordaindu behar dizkion zergak administrazio bati bakarrik, eta zein kasutan ordaindu behar dizkion zergak Nafarroako Foru Ogasunari eta Espainiako gainerako lurraldeari modu partekatuan. Bigarren kasu horretan, lurralde bakoitzean zorraren zer ehuneko ordaindu behar den finkatzeko arauak ezartzen dira.
- Estatuaren eta Nafarroako Foru Erkidegoaren arteko Hitzarmen Ekonomikoa interpretatzea eta aplikatzea banakako zerga-harremanei dagozkien kasu zehatzetan.
- Zergadunen helbideratzeari buruzko desadostasunak.