Cuenca Hiriaren Partzuergoa
Honako hauek osatzen dute Cuenca Hiriko Partzuergoa: Estatuko Administrazio Orokorra, Gaztela-Mantxako Erkidegoen Batzarra, Cuencako Probintziako Diputazioa eta Cuencako Udala. Besteak beste, eginkizun hauek ditu: administrazioek agintzen dizkioten proiektuak gauzatzea eta zerbitzuak kudeatzea, administrazio eskudunak agintzen dizkion establezimendu eta zerbitzu publikoak kudeatzea, eta Cuenca Hiriko Errege Patronatuak hartutako erabakiak gauzatzearen ondoriozko zereginak kudeatzea eta garatzea.
Errege Patronatu hori 2004ko urtarrilaren 23ko Errege Dekretu baten bidez sortu zen, eta Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioari atxikitako kide anitzeko organo iraunkor gisa funtzionatzen du. Haren eginkizuna da administrazioek eta hura osatzen duten erakundeek Cuencan egin behar dituzten ekintzak sustatzea eta koordinatzea, hiriko kultura-ondarea kontserbatu eta biziberritzeko eta hari lotutako kultura- eta turismo-jarduerak garatu eta sustatzeko.